Generoa

Hypatia proiektuari esker (http://www.expecteverything.eu/hypatia/facts-figures/), Copenhagueko Unibertsitateak genero inklusioa txertatzeko laneko marko bat eratu du. Marko hori da 13 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat jarduerak garatzeko proiektu honetan erabiltzen duguna.

Zein da arazoa?

GENDERIkerketa batzuek erakutsi dute gazteei zientzia komunikatzeko moduak baduela genero aldetiko isuri bat eskolan eta eskolatik kanpo. Alde horretatik, neska eta mutil europarrek oraindik oso gutxi dakite zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika (STEM) arloan ikas daitezkeen karreren inguruan, eta zelako trebetasunak behar diren karrera horiek ikasteko. Datozen urteetan, Europako jakintzaren ekonomian eta teknologia berrien inguruan izango den garapenarekin, inoiz baino beharrezkoagoak izango dira STEM arloei lotutako trebetasunak.

Europako alderik gehienetan, gero eta neska gehiago, oro har, heltzen dira goi hezkuntzara. Hala ere, Europan unibertsitatean gizon baino emakume gehixeago dagoen arren, diziplina zientifikoak eta ingeniaritzako programa askok ez dituzte neskak erakartzen (ELGE, 2015). STEM diziplinetako hiru gradudunetatik bat baino ez da emakumea, eta proportzio hori oso gutxi aldatu da azken 15 urteotan (Eurostat, 2011). Gainera, ikasketa horien barruan alde handiak daude ikasleen sexuaren araberako banaketan. Zenbait zientziaren kasuetan, emakumezko ikasleak gutxiengoa dira. Bereziki, zientzia biologiko eta medikoetan, ikasleen % 50 baino gehiago emakumezkoak dira; baina emakumeak gutxiengoa dira Fisikan, konputazio zientzietan eta Ingeniaritzan (Europako Batzordea, 2009). Emakumezko ikasle gehiagok aukeratuko balituzte STEM diziplinak, arindu egingo lirateke etorkizunean Europak ekonomia globalean lehiatzeko izango lituzkeen kezkak.

Inoiz baino beharrezkoagoak izango dira STEM arloei lotutako trebetasunak.

Zergatik kezkatu genero berdintasunagatik zientzian?

Hainbat argudio daude goi mailako hezkuntzako ikasleen artean dibertsitate handiagoa sustatzearen alde, oro har, eta nesken kopurua handitzearen alde STEM diziplinetan. Genero berdintasunaren aldeko hiru argudiorik garrantzitsuenak hauek dira:

  1. Ekonomia arloan: Gero eta populazioaren proportzio handiagoak lortzen badu hezkuntza maila altuagoa, Europa hobeto prestatuta egongo da jakintzaren ekonomia globalean lehiatzeko.
  2. Dibertsitateari begira: Ikasleen populazio anitza ideia berritzaileak garatzeko plataforma bat da, arin eta asmo eta aplikazio askotarako aldatzen den gizarte batera egokitzeko gai da (Bøe, 2013).
  3. Berdintasunari gagozkiola: Goi mailako hezkuntza prozesu demokratiko baten ondoriotzat jotzen da: denek dituzte aukera berdinak sortzen dituzten onurak lortzeko (Thomsen, 2008).

Zelan jorratu generoa proiektuan

Proiektu honetan genero ikuspegiarekin egiten dira jarduerak, 13 eta 16 urteko nerabeentzat. Generoa bi mailatan jorratzen da.

Goi mailako hezkuntza prozesu demokratiko baten ondoriotzat jotzen da: denek dituzte aukera berdinak sortzen dituzten onurak lortzeko.

- Thomsen, 2008

Maila indibidualean

Burutuko ditugun jardueren hartzaile izango den taldeko ikasle bakoitzari aparteko arreta eskaintzen zaio. Ikasleak dituzten abiapuntuak kontuan hartuta egingo dugu lan hori, arakatzeko bide desberdinak ezarriz, gustukoen dituzten interesetatik apartatzeko erronka eginez ikasleei eta zientzian barneratzeko ikuspegia zabalduz. Ziurtatu egingo dugu zientziaren ugaritasuna ahalik eta jarduerarik gehienetan ordezkatuta egon dadin.

Elkarreragineko maila

Maila honetan arituko dira parte hartzaileak elkarreraginean. Jardueren garapeneko maila honetan ziurtatu behar da, besteak beste, jarduerak parte hartzaileen ikaskuntzako lehentasunetan ikuspegi orekatua izateaz, hau da, pentsamenduko, motrizitateko eta balioekin lotutako eginkizunak jasoko ditu, baita elkarreragineko modu ugari ere.

 

 

Leave a Comment