

MISStoHIT europar proiektu bat da, STEM diziplinetako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika) okerreko kontzeptuak ikaskuntza eta irakaskuntza metodo eraginkorragoen bidez jorratzeko helburua duena.
Partzuergoak arakatzean (Inquiry Based Learning) oinarritutako ikaskuntzako jarduerak garatuko ditu eta objektu fisikoak erabiliko ditu. Jarduera horiek, gainera, genero berdintasuneko alderdiak izango dituzte kontuan, klasean aplikatzeko eta aplikatzen diren bitartean. Hainbat herrialdetan probatuko dira material guztiak, azken erabiltzaileen kopuruaren informazio zabalagoa jasotzeko eran; eta, zuzendutakoan, webgunean jarriko dira doan.

Natur zientzien egungo jakintzarekin beti bat ez datozen ideia edo ikuskerekin heltzen dira ikasleak klasera. Ikuskera alternatibo horiek sarritan “kontzeptuko errore” izenez ezagutzen dira.
Arakatzean oinarritutako ikaskuntzak (Inquiry Based Learning) animatu egiten ditu ikasleak euren ezagutza eregiten, orientazioko, kontzeptualizazioko, ikerketako, ondoriozko eta eztabaidako iteraziozko prozesu baten bidez.
Ikerketa askok erakutsi dute gazteei zientziak komunikatzeko erak generoaren arabera diskriminatzen duela, eskola barruan eta eskolatik kanpo.
MisstoHit-ek kalitatea ebaluatzeko esparru bat eskainiko die elkarte zientifikoari eta hezkuntza elkarteari, kontzeptuko erroreak aztertzera bideratutako esperimentu praktikoak ebaluatzeko gida eta trazabilitate plan gisa balioko duena.
Proiektuak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (STEM) arloetako trebetasunak eta ezagutzak jorratzen ditu bigarren hezkuntzan.
MISStoHIT-ek STEM arloetako kontzeptuko erroreak jorratzeko ikaskuntzako jarduerak eskaintzen ditu.
Jardueraren oinarrian arakatzean (Inquiry Based Learning) oinarritutako ikaskuntzaren arabera egituratutako ikuspegia dago eta objektu fisikoak erabiltzen ditu esperimentuak egiteko. Objektu fisikoak, gainera, ikaskuntzako jarduera batean baino gehiagotan erabil daitezke. Laster ikaskuntzako jardueren zerrenda bat jarriko dugu irakasle eta hezitzaileen eskura. Bost hizkuntzatan egongo da materiala: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, nederlanderaz eta italieraz.
Proiektuaren koordinatzailea
www.deusto.es
Zientziaren museoa
www.nemosciencemuseum.nl
Biometeorologiako Institutua
www.ibimet.cnr.it
Liceo Scientifico
www.liceosensale.gov.it
Interzonas
www.interzonas.info
University of Twente
www.utwente.nl
Fundación La Caixa
obrasociallacaixa.org